Euskararen Eguna Zabalganan!

Gogoratu bihar, Azaroaren 26an, Zabalganan euskara mundua eraiki lelopean euskararen eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatuta daudela.

Lego play jolasean parte hartzeko hemengo orrialdean eman dezakezue zuen izena. Izena eman

Antolakuntzak partaideen kopurua jakin behar du dena behar bezela prestatzeko.

Prentsa Oharra

Aldaialdeko Guraso Elkartetik gauzak argi azaltzeko eskatzen dugu

Aldaiaberri Guraso Elkarteak salatu nahi du alde batetik instituzioek Aldaialde HLHI inguruko prozesuan daramaten argitasun eza, eta bestetik udaletxeak zein eusko Jaurlaritzak sortu duten nahasmena partzelaren aferarekin eta sinatu berri duen legealdirako hitzarmenarekin. Zabalganako hirugarren zentroaren eraikuntzak jasan dezakeen atzerapenaren beldur gara, edo okerragoa izan zitekeena, zentroa bera inoiz ez eraikitzea, gure seme alaben etorkizuna barrakoi batzuetan ikastera behartuz.

Hortaz ondorengoa exijitzen dugu:

1- EAJ-PSE hitzarmenaren inguruko azalpen zuzen bat Aldaialderen proiektua beraien txostenatik kentzeagatik.

Arabako Hezkuntza delegaritzatik, epe zehatz batzuk aurkeztu zitzaizkigun. Hauen artean, 2016ko gabonak baino lehenago, oinarrizko proiektuaren lehiaketa publikoaren aurkezpena. Azkenengo berrien arabera, zalantza handiak ditugu hau benetan eman ote den.

2- Udaletxeak partzela Eusko Jaurlaritzari transferitu diezaion, uda hasieran agindu ziguten moduan.

3- Elejalde eta Borinbizkarra, Zabalganarekin batera barruti bakar batean sartzea. Hau da, guztiak Gasteizko zonalde berdinaren parte izatea. Gaur egungo banaketarekin, Aldaialde hirugarren barrutiaren barruan dago, eraikina bigarren barrutiko partzela batean aurreikusten den bitartean. Honen ondorioz, Borinbizkarra eta Elejaldeko familiek ezingo dute lortu puntuaketa maximoa hurrengo matrikulazio garaian nahiz eta ikastetxea etxe azpian izan.

4- Aldaialde HLHI eraikuntza ahalik eta azkarren egitea.

Nota de Prensa

Desde la AMPA de Aldaialde exigimos claridad a las instituciones.

La Asociación de Madres y Padres Aldaiaberri queremos denunciar la poca claridad con la que están llevando a cabo los procesos de actuación en lo que concierne el CEIP Aldaialde por un lado, y por otro, la confusión que están causando tanto el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz con la parcela, como el Gobierno vasco con el nuevo pacto. Tememos que debido a la ausencia del tercer centro de Zabalgana en el mismo su construcción se demore más de la cuenta o peor aún, que nunca llegue a suceder, condenando a nuestras hijas e hijos a estudiar en unos barracones durante años.
Desde la AMPA exigimos:

1- Una explicación a la ausencia del tercer centro de Zabalgana en el pacto PSOE-PNV.
Desde la Delegación de Educación de Álava se detallaron unos plazos, entre ellos la salida a concurso del proyecto básico antes de estas próximas navidades. Tenemos serias dudas de que esto
vaya a suceder por lo que demandamos más transparencia y sinceridad.

2- La cesión de la parcela por parte del Ayuntamiento al Gobierno vasco de una vez por todas tal y como nos prometieron antes de verano.

3- La inclusión de todo Zabalgana, incluyendo Elejalde y Borinbizkarra, en la misma área en la zonificación escolar de Vitoria-Gasteiz. Hoy por hoy el futuro CEIP Aldaialde continúa perteneciendo al área tres, pero la parcela donde supuestamente va a construirse está en la dos. Esto se traduce que los y las vecinas de Elejalde y
Borinbizkarra no tendrán la máxima puntuación en la próxima matriculación a pesar de que van a tener la escuela al lado.

4- La construcción lo antes posible del CEIP Aldaialde.

PNV-PSE hitzarmenaren harira

Gaur, Aldaialde Ikastetxearen telenobelaren atal berri bat bizi izan dugu. Aurreko hilabetetan, Hezkuntza sailatik proiektua gauzatzeko epeak detaile handiz azaltzen bazizkiguten ere, EAJ-PNVk eta PSEk Aldaialde Herri Ikastetxearen obrak beraien lehentasunen artean ez daudela agerian utzi dute, gure seme alaben etorkizuna, 4 urte baino gehiagoetarako, kalitatezko hezkuntza publiko batetik oso urrun geratzen diren barrakoi batzuetara kondenatuz.

eaj-pse akordioa

Aldaiaberri Guraso Elkartetik, eskaera bikoitza egin nahiko genuke:

  • Alde batetik, Gasteizko udalari, Aldaialde Herri Ikastetxea eraiki behar diren lur soruak behingoz Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko, proiektua aurrera jarraitu dezan, Ekainean egintzat eman zutenez:

twit udala

  • Bestetik, Eusko Jaurlaritzari, Aldaialde Herri Ikastetxea legealdi honetan eraikitzeko beharrezko bitarteko guztiak jar ditzan legealdiaren barruan gure seme alabak egun dauden barrakoietatik eraikin berrira aldatu ahal izateko.

Nekatuta gaude hitz politez, proiektu berrietaz eta promesataz! Kalitatezko hezkuntza publikoa nahi dugu!

 

Respecto al acuerdo PNV-PSE

Hoy, hemos vuelto a ver un nuevo episodio de la telenovela de Aldaialde. Mientras hace unos meses se nos informaba en detalle de los plazos del proyecto desde el departamento de Educación del Gobierno Vasco,  el PNV y el PSE se olvidaban CEIP Aldaialde, condenando a nuestros  hijos e hijas a más de 4 años a estudiar en unos barracones que quedan muy lejos de lo que una escuela pública y de calidad tiene que ser.

eaj-pse akordioa

Desde la Asociación de Madres y Padres Aldaiaberri queremos hacer esta doble exigencia:

  • Al gobierno municipal de Gasteiz, para que de una vez por todas ponga a disposición de GV las parcelas necesarias para que el proyecto siga adelante tal y como dieron por hecho antes de verano.

twit udala

  • Al Gobierno Vasco, para que ponga todos los medios necesarios  para trasladar a los niños y niñas de Aldaialde, de los barracones al nuevo centro en esta legislatura.

¡Estamos cansados de tanta promesa, palabrería, nuevos proyectos… queremos un traslado esta misma legislatura! ¡Queremos una enseñanza pública y de calidad!

Zelan izan beharko litzateke eskolako patioa?

Posible da eskola bateko patio batean futbolean jolasteko aterik ez egotea? Ezta saskibaloian jolasteko saskirik ere?

Patioa, eskolaren beste gela bat da. Kalean dagoen gela. Natura eta bere elementuak eduki beharko zituen lekua, jolastoki anitz eta ezberdinekin.

Patioaren garrantzia aintzat hartuta, Aldaiaberri guraso elkartetik lanean hasi gara eskolaren patioak duen itxura berritzeko.

Zer iruditzen zaizkizue holako ideia hauek? Argazki batzuk eta iruzkin txiki bat duzue hemen gai honi buruz irakurtzeko.

Es posible una escuela sin porterías para jugar a fútbol? Y sin canasta para el baloncesto?

El patio de una escuela, es un aula más. Un aula al aire libre, en el que la naturaleza y sus elementos están presentes y en el que, a la vez, las posibilidades de juego son ricas y variadas.

Es por esa razón por la que desde la Asociación de Madre y Padres Aldaiaberri, nos hemos puesto manos a la obra para rejuvenecer el patio.

¿Que os parecen estas ideas? Os dejamos unas fotos y pequeño artículo sobre este interesante tema.

http://www.tierraenlasmanos.com/reformar-patio-escuela-en-espacio-educativo/

0-2 urte bitarteko familientzako hitzaldiak Zabalganan

Haurreskoletako familiek, 0 eta 2 urte bitartekoek, ondorengo hiru hitzaldi hauetan parte hartzek aukera izango dute, Ipace Psicología Aplicada zentroari esker.

Haurtzaroko beharrak, Gure seme alabak ezagutzen: 0 eta 2 urte bitarteko garapenean eta eman beharreko erantzunan oinarritutako hitzaldia.

Euskaraz, Azaroaren 18an Mariturri haurreskolan  17:00etatik 18:30tara

Gasteleraz, Azaroaren 15ean Galtzagorri haurreskolan 17:00etatik 18:30tara

Zaila jartzen digutenean: Momentu zailen aurrean hartu beharreko jarrera aztertuko da. Kasu zehatzak aztertuko dira, liskarrak, jarrera arazoak…

Euskaraz, Abenduaren 2an Mariturri haurreskolan  17:00etatik 18:30tara

Gasteleraz, Azaroaren 29an Galtzagorri haurreskolan 17:00etatik 18:30tara

Nirekin jolastu nahi? Familian jolasean: Jolasen bitartez umeen gaitasuna garatzeko moduak landuko dira.

Euskaraz, Abenduaren 16an Mariturri haurreskolan  17:00etatik 18:30tara

Gasteleraz, Abenduaren 13ean Galtzagorri haurreskolan 17:00etatik 18:30tara

*Hitzaldi haueta ez da egongo zaintza zerbitzurik

Ipace

Iturria: http://www.zabalganabatuz.org/2016/11/14/charlas-para-familias-con-ninos-y-ninas-de-0-a-2-anos/

Charlas para familias con niños entre 0 y 2 años en Zabalgana

Las familias con niños entre 0 y 2 años podrán participar en estas tres charlas gracias al centro, Ipace Psicología Aplicada

Las necesidades infantiles, conociendo a nuestros hijos e hijas: Se adentraran en el desarrollo evolutivo de 0 a 2 años, sus necesidades, su mundo emocional…. y como dar respuesta a todo ello.

Castellano, 15 de noviembre, haurreskola Galtzagorri de 17:00 a 18:30

Euskera,18 de noviembre, haurreskola Mariturri de 17:00 a 18:30

Cuando nos lo ponen difícil: La labor como padres o madres esta llena de satisfacciones pero también hay momentos en que perdemos la paciencia, que no sabemos como actuar o que nuestros hijos o hijas nos lo ponen difícil. Veremos algunas de estas situaciones: celos, peleas, problemas de comportamiento, rabietas…

Castellano, 29 de noviembre haurreskola Galtzagorri de 17:00 a 18:30

Euskera, 2 de diciembre haurreskola Mariturri de 17:00 a 18:30

¿Juegas conmigo? Disfrutando del juego en familia: El juego no es solo diversion, sino un elemento fundamental para desarrollar las capacidades infantiles: habilidades picomotoras y de socialización, capacidades cognitivas, emocionales…

Castellano, 13 de diciembre haurreskola Galtzagorri de 17:00 a 18:30

Euskera, 16 de diciembre haurreskola Mariturri de 17:00 a 18:30

*Las charlas no tendrán servicio de guardería.

Ipace

Fuente: http://www.zabalganabatuz.org/2016/11/14/charlas-para-familias-con-ninos-y-ninas-de-0-a-2-anos/

%d bloggers like this: