Gaur, Aldaialde Ikastetxearen telenobelaren atal berri bat bizi izan dugu. Aurreko hilabetetan, Hezkuntza sailatik proiektua gauzatzeko epeak detaile handiz azaltzen bazizkiguten ere, EAJ-PNVk eta PSEk Aldaialde Herri Ikastetxearen obrak beraien lehentasunen artean ez daudela agerian utzi dute, gure seme alaben etorkizuna, 4 urte baino gehiagoetarako, kalitatezko hezkuntza publiko batetik oso urrun geratzen diren barrakoi batzuetara kondenatuz.
Aldaiaberri Guraso Elkartetik, eskaera bikoitza egin nahiko genuke:
- Alde batetik, Gasteizko udalari, Aldaialde Herri Ikastetxea eraiki behar diren lur soruak behingoz Eusko Jaurlaritzaren esku jartzeko, proiektua aurrera jarraitu dezan, Ekainean egintzat eman zutenez:
- Bestetik, Eusko Jaurlaritzari, Aldaialde Herri Ikastetxea legealdi honetan eraikitzeko beharrezko bitarteko guztiak jar ditzan legealdiaren barruan gure seme alabak egun dauden barrakoietatik eraikin berrira aldatu ahal izateko.
Nekatuta gaude hitz politez, proiektu berrietaz eta promesataz! Kalitatezko hezkuntza publikoa nahi dugu!