Prentsa Oharra

Aldaialdeko Guraso Elkartetik gauzak argi azaltzeko eskatzen dugu

Aldaiaberri Guraso Elkarteak salatu nahi du alde batetik instituzioek Aldaialde HLHI inguruko prozesuan daramaten argitasun eza, eta bestetik udaletxeak zein eusko Jaurlaritzak sortu duten nahasmena partzelaren aferarekin eta sinatu berri duen legealdirako hitzarmenarekin. Zabalganako hirugarren zentroaren eraikuntzak jasan dezakeen atzerapenaren beldur gara, edo okerragoa izan zitekeena, zentroa bera inoiz ez eraikitzea, gure seme alaben etorkizuna barrakoi batzuetan ikastera behartuz.

Hortaz ondorengoa exijitzen dugu:

1- EAJ-PSE hitzarmenaren inguruko azalpen zuzen bat Aldaialderen proiektua beraien txostenatik kentzeagatik.

Arabako Hezkuntza delegaritzatik, epe zehatz batzuk aurkeztu zitzaizkigun. Hauen artean, 2016ko gabonak baino lehenago, oinarrizko proiektuaren lehiaketa publikoaren aurkezpena. Azkenengo berrien arabera, zalantza handiak ditugu hau benetan eman ote den.

2- Udaletxeak partzela Eusko Jaurlaritzari transferitu diezaion, uda hasieran agindu ziguten moduan.

3- Elejalde eta Borinbizkarra, Zabalganarekin batera barruti bakar batean sartzea. Hau da, guztiak Gasteizko zonalde berdinaren parte izatea. Gaur egungo banaketarekin, Aldaialde hirugarren barrutiaren barruan dago, eraikina bigarren barrutiko partzela batean aurreikusten den bitartean. Honen ondorioz, Borinbizkarra eta Elejaldeko familiek ezingo dute lortu puntuaketa maximoa hurrengo matrikulazio garaian nahiz eta ikastetxea etxe azpian izan.

4- Aldaialde HLHI eraikuntza ahalik eta azkarren egitea.

Advertisements

Egilea: aldaiaberrige

Aldaialde Herri Ikastetxeko, Aldaiaberri Guraso Elkartea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s