Nola eragiten dio Hezkuntza publikoaren egoerak zure seme-alabari? #M22 Aldaialde kalean!

Irakasleak baja hartzen badu, noiz bidaltzen dute ordezkoa?
Tutoreak baja hartu eta bost egunetan zure seme-alabak eskolako beste irakasleekin egon behar dira, hauek orduro aldatzen doazelarik.
Zenbatekoa da ratioa?
2008/2009 ikasle/gela ratioa aplikatuz, 900 gela gutxiago eta 1900 irakasle gutxiago.
HHn ratioa 23koa da, eta LHn 25ekoa, baina errepikatzaileak baldin badaude, 26 edo 27ra helduz, gela horiek ez dira bikoizten, beraz 27 ikasleko klaseak egon badaude.
Hezitzaileak?
Gutxiegi, egun osoko arreta behar duten ume asko dago, eta hezitzaileak ordu batzuk besterik ezin dira haiekin egon, beraien ordutegia ume askoren artean banatu behar da eta.
Konpetentzia digitala landu behar da, baditugu horretarako baliabideak? Irakasleek badute formakuntza?
Gaur egun konpetentzia digitala edo besteak lantzen direla esatea, gezur hutsa da. Konpetentziak notekin ezin dira ebaluatu, konpetentziak ez dute bat egiten ebaluazio sistemarekin.
Ikasleei egokituriko programak oso politak dira, baina noiz egin behar dira, nork egin behar ditu?
Irakasleak etengabeko formakuntza behar du, baina noiz eta nola?
Formakuntza dexente bat jasotzeko denbora behar da, eskolan “libre” gelditzen den denbora ez da nahikoa. Gure kabuz bilatu behar dugu, egunean egon nahi baldin badugu.
Behin-behinekotasuna jasan ezina da, 10 irakasletik 4 behin-behinekoak dira
Urteak lan eta lan, eta puntuak lortu ondoren etxetik hurbilago egoteko aukera gehiagorekin, Oposaketara aurkeztu,  gainditu eta plaza bat lortu ondoren… sistemak berriro etxetik urrun bidaltzen zaitu nahiz eta etxetik hurbil urte osorako lanpostuak egon.
Advertisements

Egilea: aldaiaberrige

Aldaialde Herri Ikastetxeko, Aldaiaberri Guraso Elkartea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s